Eragile feministek kritikatu egin dute sexu erasoa egiteagatik Gorlizko udaltzain bati jarritako zigorra

Lankide bati tratu iraingarria eta sexu jokabide desegoki larriak egin zizkiola frogatutzat eman zuen epaile batek. Gorlizko Udalak, ordea, urtebete eta egun batez baino ez du kaleratu, eta, horren ostean, gizonak aukera izango du lanera itzultzeko.

Indarkeria matxista salatzeko banderola bat balkoi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Indarkeria matxista salatzeko banderola bat balkoi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
14789412 kepa
Gorliz
2025eko abenduaren 5a
14:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gorlizko Udalak (Bizkaia) urtebete eta egun batez lanik gabe utzi du sexu eraso bat egiteagatik zigortutako udaltzain bat. 2019an, erasotzaileak indarrez heldu zion mototsetik lankide bati, eta burua bere genitaletara eraman, isiltzeko esanez, epaile batek frogatutzat eman zuenez. Horretaz gain, jendaurrean biktimaren bularrei buruzko komentarioak egitea leporatu zioten. Hala ere, poliziari jar ziezaiokeen zigorrik txikiena jarri dio udalak, eta erabaki horrek sumindu egin ditu Plentziako eta Gorlizko talde feministak: «Zerbitzutik bota zezaketen, baino ez dute halakorik egin».

Zigortutako udaltzainak, gainera, aukera izango du lanera itzultzeko, urtebete eta egun bateko epea igarota. Hori guztia salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo Plentziako eta Gorlizko talde feministek. Izan ere, haien ustez, «udalak ezin du ez ikusiarena egin, haren ardura baita langileen eta herritarren segurtasuna bermatzea».

Besteak beste, berdintasun plan bat martxan jartzea, langileei prestakuntza feminista ematea eta eraso matxisten kontrako protokolo argiak ezartzea eskatu diote eragile feministek udalari. Helburu horiek lortzeko, beren proposamenak aurkeztuko dituzte datorren osoko bilkuran.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.