Euria ari zuen arren herritar asko, Elkarri-ko buruzagiak eta zenbait politikari izan dira ekitaldian, besteak beste, Iñigo Urkullu EAJko Bizkai Buru Batzarreko buruzagia, Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia Sailburua (EA) eta Javier Madrazo Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburu eta EBko koordinatzaile nagusia.
Elkarri-ren xedea eragile politikoei "argitasuna" eskatzea da: "Abendua baino lehen benetako elkarrizketa aldarrikatzeko mobilizatu ginen urriaren 2an Donostian. elkarrizketa hori ez da gertatu oraindik eta urrats bat eman nahi dugu. Gaur, ekitaldi honekin, argitasun politikoa eskatuko duen sei hilabeteko epea zabalduko dugu. Gaur, Elkarri-ren XII. urteurrena ospatzen dugun egunean, bakerako eta bizikidetasunaren normalizaziorako bost erantzun argi eskatzera gatoz kontzentrazio honetara", adierazi du Paul Rios Elkarri-ren Arloetako koordinatzaileak.
Euskal Herriko gatazka
Eragile politikoei "argitasun konpromisoa eskatzeko" elkarretaratzea egin du Elkarrik Bilbon
300 bat lagun batu dira gaur eguerdian Bilbon, Arriaga atarian, Elkarri-ren deialdiari erantzunez. "Hurrengo hauteskundeei begira eragile guztiei argitasun konpromisoa" eskatzeko antolatu du Elkarri-k ekitaldia. Besteak beste, EAJko, EAko eta EBko buruzagiek parte hartu dute elkarretaratzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu