Bilbon eraikin bat hustu behar izan dute sute batengatik

Abusu auzoan gertatu da ezbeharra, eta haur bat Basurtuko ospitalera eraman dute, kea arnastu duelako.

Suhiltzaile bat, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Suhiltzaile bat, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
2025eko uztailaren 29a
10:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Sute bat izan da Abusu auzoko Zamakola kalean, Bilbon, eta 78. zenbakiko eraikina hustu behar izan dute. Jada bizilagunak itzuli dira haien etxeetara.

Sua garaje batean sortu da, bart gaueko hamabiak pasatxo zirela; auto batek su hartu du, eta ingurukoetara zabaldu da. 11 hilabeteko haur bat eta gizon bat Basurtuko ospitalera eraman behar izan dituzte, kea arnastu dutelako.

Suhiltzaileek han jarraitu dute 08:00ak arte, azken sugarrak itzali nahian. Inguru horretan errepidea itxi dute, eta 56 autobus linearen geltokia lekuz aldatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.