Erandioko (Bizkaia) herritarrak sinadura bilketari ekin zioten atzo, Udalak Espainiako bandera jar ez dezan, www.ukberri.net-k dioenez. Mikel Arieta-Araunabeña (EAJ) alkateari "inposaketaren eta errepresioaren ikurra" ez jartzeko eskatu diote.
Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak duela gutxi epaitegietara eraman du Erandioko Udala, orain arte bandera hori uneoro ez jartzeagatik. Bilbokoa ere eraman zuen auzitara, eta hemengo Udalak jarri du Espainiako bandera udaletxean.
Hori ikusita, Erandioko herritarrak dagoeneko kalera irten dira eta atzo dozenaka sinadura bildu zituzten Altzagako metro geltokiaren lurzoruan, gaur goizean Astrabuduan izan dira eta datorren larunbatean, goizez, Erandio Landan batuko dituzte sinadurak. Ekimenaren antolatzaileen arabera, Arieta-Araunabeñak dagoeneko jaso du bandera jartzeko agindua eta "betetzeko asmoa duela esan du alkateak".
Politika
Erandioko udaletxean Espainiako bandera jar ez dezaten sinadurak batzen ari dira herritarrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu