Aztiker Soziologia Ikerguneak egin du inkesta Berriaren harpidedun, erosle eta irakurleen artean. Aztikerreko Iñaki Iurrebasok eta Amaia Elizagaratek, hasteko, inkestan parte hartu dutenen jarrera ona nabarmendu dute. Horretaz gain, beste bi emaitza ere nabarmendu dituzte. Alde batetik, nabarmentzekoa da ikasketa maila altuko jendea dela. Bestetik, azpimarratu dute Berria erosteko motibazioen artean pisu handia dutela «arrazoi ez-instrumentalek»: euskara eta euskal prentsa laguntzea... «Hala ere, produktuari buruzko iritzia eskatu zaienean, gehienek onartu dute Berria espero zuten baino hobea dela».
Erantzun dutenen jarrera gailendu du Aztikerrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu