Bilduren zerrendak inpugnatzeari ahalik eta erantzun zabal eta bateratuena ematearen alde agertu da Aralar. Espainiako Estatua oinarrizko eskubideak urratzen ari dela eta, politikan jarduteko askatasun osoa bermatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari, «ETAk egiten duenaren edo egiten ez duenaren menpe egon gabe».
Aitortu dutenez, Bildukoen eskariz elkartu dira zerrendak inpugnatzearen erabakia aztertzeko. Erakundeetan egotearen eztabaida aspaldi gainditua dagoela iritzi badute ere, inpugnazioetan «bultzada politiko nabaria» ikusi dute. Hori dela eta, egoera salatzeko ahalegin bateratuak bilatuko dituztela azaldu dute: «Guztioi dagokigu erantzuna ematea, oinarrizko balio demokratikoak daudelako jokoan».
M-22: udal eta foru hauteskundeak. Bilduren zerrenden inpugnazioa
«Erantzun zabala» eman behar zaiola uste du Aralarrek
«ETAren menpe egon gabe» politikan jarduteko askatasun osoa bermatzeko eskatu dio Aralarrek Espainiako Gobernuari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu