SEXU ERASOAK

Eraso sexisten aurkako kanpainak Zornotzako eta Ordiziako jaietan

Zornotzako (Bizkaia) eta Ordiziako (Gipuzkoa) udalek sexu erasoen kontrako eta jai parekideen aldeko kanpainak jarri dituzte martxan, bereziki jaiei begira. Bideoa: Zornotzako Udalak egindako EZ beti da EZ kanpaina [youtube]https://www.youtube.com/watch?v=xribQGiuT8s[/youtube]

2017ko uztailaren 19a
08:58
Entzun 00:00:0000:00:00

Gero eta gehiago dira herritarrengan sexu erasoen kontrako kontzientzia sortu nahi duten udalerriak, eta hanbat kanpaina jarri dituzte martxan uda honetan. Udalerri horietako jaiei begira pentsatuta daude batez ere, bertan gertatzen baitira eraso gehienak.

Zornotzako jaiak hilaren 15ean hasi ziren, eta 27ra arte iraungo dute. Erasoen kontrako kanpainaren barruan, hainbat bideo kaleratu dituzte, non ikus daitezkeen hainbat pertsona parekidetasunari eta sexu erasoei buruz hizketan. Horrez gain, hainbat iragarki labur sortu dituzte txosnetan jartzeko.

Hona hemen bideo horietako bat —Youtuben daude guztiak—:

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=DNJLHi3b1Tw[/youtube]

Gainera, atzoko bertso saioan, feminismoarekin eta parekidetasunarekin harremana duten gaiak eman zizkieten bertsolariei:

Ordiziako jaiak uztailaren 24tik 31ra arte ospatko dituzte, eta bideo bat egin dute hainbat ordiziar ezagunekin:

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=0-3r4MyWYaQ[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.