Erasorik gertatzen bada laguntza eskatzeko tokia txosnak izango direla esan dute Bilboko Konpartsek

«Edozein eraso motari» aurre egiteko protokoloa prestatu dute, eta helburua da portaera desegoki guztiek «erantzuna» izatea.

Konpartsetako kideak, gaur. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Konpartsetako kideak, gaur. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
arantxa iraola
2024ko abuztuaren 16a
16:30
Entzun

Bihar hasiko da Bilboko Aste Nagusia, eta gaur, agerraldi batean, Bilboko Konpartsetako kideek esan dute «eraso mota guztien» kontra egiteko asmoa dutela. Izaera sexuala edo arrazista dutela ere, eraso guztien aurrean babesa ematen ahaleginduko dira, eta azaldu dute laguntza eskatzeko tokia txosnak izango direla. Erasorik gabeko jai eremu baten aldeko kartelak erakutsi dituzte agerraldian, eta «autodefentsa» aldarrikatu dute.

Konpartsetako kide Mikel Varelak eman du propio egunotan festa eremu «seguru» bat izate aldera ondu duten protokoloaren berri. «Pertsona guztiak ongi etorriak izango dira, baina jarrera guztiak ez», adierazi du. Erasoak sufritzen dituzten pertsonei lehen arreta txosnetan bertan ematea da asmoa. Gero erabakiko dute pertsona horiek Poliziarengana joan eta salaketa bat jarri nahi duten. Helburua da, hala ere, argi uztea portaera desegoki guztiek izango dutela «erantzun» bat.

Adierazi dutenez, horretan behar bezala jardute aldera, ezinbestekoa da herritarren «kontzientziazioa», eta esan dute erasoak gertatzen direnean beste aldera begiratzen duten «konplizeen» jarrerak arbuiatu egin behar direla. «Horregatik eskatzen dugu inork eraso bat ikusten badu, erasoa pairatu duen pertsonari laguntzeko, eta txosnetan jakinarazteko, laguntza eskatu ahal izateko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.