Datorren ikasturtean bost ikasle baino gutxiago izango dituela argudiatuz, Eratsungo (Nafarroa) eskola itxi asmo du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, eta haserre bizia eragin du erabakiak. Kexuaren berri emateko, gaur, LAB sindikatuak deituta, elkarretaratzea egingo dute Iruñean. Hezkuntza Departamentuaren atarian elkartuko dira, 13:00etan.
Lehengo astean, EILAS sindikatuak gaitzetsi zuen foru gobernuaren erabakia: «Gure ustez, eskola bat ezin da itxi bost ikasle baino gutxiago dituelako, are gutxiago hurrengo urteetarako zentsuak gora egitea aurreikusten denean». Foru gobernuari egotzi zion «errentagarritasunari» begira soilik jardutea.
Eratsungo eskola ez ixteko eskatuz, protesta egingo dute gaur Iruñean
Ikasle kopuru urriagatik zentroa itxi nahi dutela eta, elkarretaratzera deitu du LABek; gobernuaren egoitza parean izango da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu