Nekane Erauskin eta Karmele Berasategi EHAK-ko legebiltzarkideek EAEko Auzitegi Nagusian deklaratu dute gaur, Bilbon, alderdi hori bide penaletik legez kanporatzeko Baltasar Garzon epaileak abiatutako auzian, eta Erauskinek Espainiako Alderdien Legea deuseztatzeko eskatu du. Garzonen arabera, ETAri laguntzeko tresna da EHAK, eta, ondorioz, ETAri laguntzea egozten die bi legebiltzarkideei.
Gaur Erauskinen eta Berasategiren txanda izan da, eta bihar EHAK-ko presidenteak eta diruzain biek deklaratu beharko dute: hurrenez hurren, Juan Carlos Merinok, Jesus Mari Agirrek eta Sonia Jacintok. Haiei ere ETAri laguntzea egozten die Garzonek.
Garzon epailearen bidez Espainiako Auzitegi Nazionalak abiatu zuen EHAKren kontrako auzibide penal hori, baina Erauskin eta Berasategi legebiltzarkideak, eta, ondorioz, forudunak direnez, EAEko Auzitegi Nagusiaren esku geratu da.
Politika