ERC Kataluniako Legebiltzarreko hirugarren indarra da, baina, halaber, hurrengo legegintzaldiko gobernua osatzeko giltza. Izan ere, CiUk irabazi zituen bozak, baina ez zuen bakarrik gobernatzeko adinako gehiengorik lortu.
Era berean, PSCk —bigarren indarrak—ERCren babesa jasoko balu, posible izango luke gobernua osatzea.
CiUrekin zein PSCrekin, biekin, harremanetan da ERC hurrengo gobernua osatzeko. ERCren proposamena —baina analista politikoen arabera gauzatzeko gaitza— kontzentrazioko gobernu bat osatzea litzateke; hau da, PP ezik gainerako alderdi guztien arteko gobernu bat.
Kataluniako Legebiltzarraren osaketa