Mariano Fernandez Bermejo Espainiako Gobernuko Justizia ministroa Bartzelonan izan da gaur Pompeu Fabra Unibertsitatean hitzaldia ematen, baina ERC Kataluniako alderdiko gazteek eten egin dute haren hitzaldia, EAE-ANV eta EHAK alderdien legez kanporatze prozesua dela-eta protesta egiteko. Pankarta bat zabaldu dute Bermejo hizketan ari zela, Alderdien ilegalizazioak: hau da zure demokrazia. Ezker abertzalearekin elkartasuna leloarekin.
Segurtasun zerbitzuekiko kideek aretotik kanporatu egin dituzte ERCko gazteak -hamar bat ziren-.
EAE-ANVk eta EHAKk Euskal Herriko "bake prozesu demokratikoan" parte hartzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute ERCko kideek, "baina PSOE PPren pausoak segitzen ari da, milaka euskal herritarren botoa emateko eskubidearen kontra eginez, eta dena, hauteskunde etekina lortzearren".