Puigcercosek "ezkerreko gobernua" eratzeko hitzarmena "egindakotzat" jo du, baina, dena den, gogorarazi du gaur arratsaldean eman behar diola azken onespena ERCko zuzendaritzak aurrera joan dadin.
ERCko idazkari nagusiordearen arabera, beren alderdiak "modernitatea eta katalanismoa" emango dizkio, eta Katalunian ezkerreko gobernu bat izatea "oso garrantzitsua" dela nabarmendu du.
Josep Lluis Carod-Rovirak Gobernu horren baitan ardura handia izango duela adierazi du; haren esku izango dela Gobernua ordezkatzea, koordinatzea, eta baita gidatzea ere.
Kataluniako Gobernuaren osaketa