Kataluniako Estatutua

ERCko lurralde asanblea gehienek ezezko botoa eskatu dute

ERC Esquerra Republicana de Catalunyako kideak estatutu erreformari buruzko erreferendumean zer bozkatu erabaki nahian ari dira. Lurralde asanbleek atzo aztertu zuten gaia eta hamabitik hamaika ezeko botoa ematearen alde agertu dira.

2006ko maiatzaren 3a
11:31
Entzun
Estatutu berriaren erreferendumean ezeko botoa ematearen alde agertu da beraz ERCko lurralde asanbleen gehiengoa. Iragan astean boto baliogabea eskatu zuten ERCko buruzagi Josep Luis Carod-Rovirak eta Joan Puigcercosek. Baina, ezeko botoa eta abstentzioa ez zituzten gaizki ikusi. Atzo aztertu zuten gaia ERCko hamabi lurralde asanbleek eta ezekoaren aldekoak nagusitu dira argi eta garbi.

Lurralde asanblea guztietan eztabaida luzeak izan dira. Katalunia erdialdeko eta Gironako asanbleetan eztabaida estua izan bada ere azkenean ezezkoa nagusitu da. Goi Pirineoetako kideek ere ezezkoa galdegin dute eta Carod Rovirak parte hartu duen Bartzelonakoan ere ezezkoa nagusitu da. Azkenean Ebroko lurralde asanblea izan da boto baliogabearen alde agertu den bakarra.

ERCko kideen artean, beraz, ezekoaren aldeko adostasuna zabala da. Larunbatean du ERCk Kontseilu Nazionala (tokian tokiko buruzagien batzarra) eta baliteke ezetz bozkatzearen alde egitea. Hori dela eta, baliteke alderdiko zuzendaritzak Kontseilu Nazionalaren aurretik presazko bilera deitzea lurralde asanbleetako emaitzak aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.