Aurten Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak izango dituela ziur da Josu Erkoreka gobernuko eleduna. «Ez dugu esku artean aurrekonturik gabe egoteko hipotesia», adierazi du ETBn. Gobernuak akordiorako «borondate argia» du, haren esanetan, eta espero du talde denek aurrekontuak aurrera ateratzeko jarrera agertzea. Hori horrela, «arduraz» jokatzeko deia egin die taldeei, Jaurlaritzak duen erronka ekonomikoa «kolektiboa» delako.
Haren ustetan, euskal gizartearen nahia ere bada aurten aurrekontuak izatea, eta herritarrek ez lukete barkatuko alderdiek, elkarren aurka aritu, eta akordiorik ez lortzea. «Herritarrek ez ligukete barkatuko krisi egoeran aurrekonturik gabe egotea», esan du.
Erkoreka: «Ez dugu esku artean aurrekonturik gabe egotea»
Jaurlaritzako eledunak «arduraz» jokatzeko eskatu die taldeei, erronka ekonomikoa «kolektiboa» delako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu