Ernai: «Ez zenuten lortu, eta ez duzue lortuko»

Altxamendu faxista hasi zela 90 urte bete dira gaur. Urteurrenaren harira, Ernai gazte antolakundeak ekintza bat egin du Donostian, eta Euskal Herriaren alde borrokan segituko dutela berretsi.

Ernai gazte antolakundeak ekintza bat egin du Donostian. ERNAI
Ernai gazte antolakundeak ekintza bat egin du Donostian. ERNAI
Isabel Jaurena.
2026ko uztailaren 18a
18:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Diktadura frankista Euskal Herriaren nazio ukapenean eta euskal herritarron zapalkuntzan oinarritzen zen, baina, hala ere, milaka izan ziren Euskal Herriaren alde borroka egin zuten herritarrak. Eta gaur milaka gara Euskal Herriaren alde lanean dihardugun gazteak eta herritarrak». 90 urte bete dira gaur altxamendu faxista hasi zenetik, eta urteurren horren karietara mezu bat igorri du Ernai gazte antolakundeak: «Ez zenuten lortu, eta ez duzue lortuko».

Ekintza bat egin dute Donostiako Bulebarrean gaur: Francisco Franco diktadorearen irudi handi bat jarri dute, eta gainean hainbat aldarri itsatsi dituzte. Ekintzarekin batera, gogoratu dute irailaren 13an faxismoaren kontrako mobilizazio nazionala eginen dutela, eta hara joateko deia egin dute. 

Antolakundeak manifestazioa iragarri zuenean erran zuenez, «aterabide baztertzaile eta atzerakoiak» indar hartzen ari dira; eta horien helburua da «sistema kapitalistaren bertsio basatiago eta autoritarioago bati» bide ematea. Joerra horren aurka indar egin nahi du Ernaik, eta konpromisoa hartu du «Euskal Herria askatasunera eraman eta Euskal Herriko gazte oro duintasunez bizitzeko» lan egiteko. Horretarako, beharrezkotzat jo dute gizartea mobilizatzea, eta helburu hori izanen du iraileko mobilizazioak: «Garaiak borroka eskatzen du, faxismoari ezetz esateko, baina bereziki Euskal Herria irabazteko ordua delako».

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA