Ernai gazte antolakundeak Abadiñon egingo du Gazte Topagunea

2026ko apirilaren 2tik 5era egingo dute ekitaldi nazionala, «euskal gaztedi independentistarentzat».

Iazko Gazte Topagunearen hasiera ekitaldia, Lezon. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Iazko Gazte Topagunearen hasiera ekitaldia, Lezon. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2025eko abenduaren 1a
11:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ernai gazte antolakundeak Abadiño (Bizkaia) aukeratu du 2026ko Gazte Topagunearen kokaleku gisa. Apirilaren 2tik 5era egingo du ekitaldi nazional hori Ernaik. Abadiñon bertan egindako grafiti baten bitartez aurkeztu dute udaberri guztietan egiten duten ekitaldi jendetsu hori. Aurreko urtean Lezon (Gipuzkoa) egin zuten.

«Ezker Abertzaleko gazte antolakundeak euskal gazteria independentistari egiten dion eskaintza da Gazte Topagunea», azaldu du Ernaik. Egun horietan «saretze, politizazio eta aisialdi eskaintza zabala» egongo dela esan du. Izan ere, aurreikusi dute gazteentzako antolatutako egitasmo horri esker Abadiñoko kaleak «gazte independentistaz beteko» direla hiru egunez.

Bonuak salgai daude jadanik Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta Durangaldean, baita online ere. Hurrengo hilabeteetan, Gazte Topagunearen inguruko xehetasun gehiago jakinaraziko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.