Errepideak
Eroritako arbola eta kableak kenduta, ireki dute GI-2634 errepidea
Lan Publikoetako beharginek goizeko hamaiketan lortu dute GI-2634 errepidea Tolosa (Gipuzkoa) parean oztopatzen zuten arbola eta argindar sareko kableak bidetik kentzea. Ondorioz, zabalik da errepide hori bost orduz moztuta egon ondoren. Izan ere, gaur goizean, seiak aldera, arbola bat eta argindar sareko kableak erori dira errepidera ekaitzak botata.
Tolosa eta Azpeitia lotzen ditu GI-2634 errepideak. Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripua gertatu eta lasterrera behar bezala seinalizatu dute ingurua auto gidariek jazo denaren berri izan zezaten. Bost orduz egon da trafikoa etenda, baina dagoeneko arazorik ez dago errepide horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu