Eroski kooperatibak 76,5 milioi euro garbi galdu zituen iaz; bigarren urtea du, beraz, zenbaki gorrietan, baina 2008an galdutakoa baino 23,6 milioi euro gutxiago izan dira iazkoan. 2008an 99,1 milioi eurokoa izan baitzen galdutakoa. Konpainiaren negozio kopurua 7.606,6 milioi eurokoa izan zen, 2008an baino %6,38 gutxiago.
Eroskik ohar batean azaldu duenez, nahiz eta banku zorrak "beheranzko garapena" izan duen eta interes tipoak "aldekoak" diren, finantza kostuek "pisu handia" izaten jarraitzen dute, eta horren ondorio da iazko emaitza negatiboa.
Constan Dacosta taldeko presidenteak nabarmendutakoaren arabera, kontsumoaren "izugarrizko" jaitsiera izanda ere, konpainiak produktubitatea hobetzea eta kostu operatiboak 111 milioi euro jaistea lortu du.
Nabarmentzekoa izan du ere, marka zuriaren hedapena, hiru puntuan igo baitzen iaz horien salmenta. Produktu ororen artean %33 dira orain marka zuriak.
Supermerkatu berrietan ere inbertitu du Eroskik, iaz 74 supermerkatu berri zabaldu baitzituen.Langileei dagokienez, berriz, 48.000 langilerekin amaitu zuen 2009a, lanpostuen "egokitzapena" egin ondoren, batez ere sarearen berrantolaketagatik.
Datorren ekainaren 26an izango du taldeko Asanblea Nagusiak batzarra, urteko kontuak onartzeko.
ekonomia
Eroskik 75,6 milioi euroko galera izan zuen iaz
2008koa baino 23,6 txikiagoa izan da, hala ere, galera. Kontsumoaren "izugarrizko" jaitsiera kontuan hartuta, produktibitatea handitzea eta kostuak gutxitzea lortu du. 74 supermerkatu berri ireki zituen iaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu