Ingurumena

Errausketaren aurka, ospitalea kalera

3 Mugak Batera plataformak errausketaren aurkako kexa Nafaroako Parlamentuaren aurrean irudikatu du.

Berria.info
2013ko ekainaren 1a
19:58
Entzun 00:00:0000:00:00

Bronkitisa, pneumonia, birikietako buxadura kronikoa, mota askotako minbiziak... Zementu fabriketan egindako errausketak 70 gaixotasun baino gehiago eragin ditzakeela salatu du 3 Mugak Batera plataformak, eta, Olatzagutiko egitasmoaren arriskuak salatzeko, gaixontasun bakoitzeko ohe bat jarri du Nafarroako Parlamentuaren aurrean, gaixo eta guzti.

Plataformako kideek Cementos Portland Valderribas lantegiko egitasmoa bertan behera uzteko galdegin diote Nafarroako instituzio publikoei, baita gizarte eragileei eta gizarteari ere. Halaber, Nafarroako Hondakinen Plana berregiteko, eta errausketa ez den beste aukeren alde egiteko eskatu du.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.