Endika Zinkunegi. Hiru Mugak Batera-ko kidea

«Errauste plantak zabaldu egiten ditu hondakinak»

Kontsumo orekatuaren alde egin behar dela dio, eta Olatzagutiko errauste plantaren egitasmoa ez du inondik inora egoki jotzen

BERRIA.
2012ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Hiru Mugak Batera Olatzagutiko Cementos Portland lantegian (Nafarroa) hondakinak erretzearen aurkako plataforma da. Sakanako, Ameskoako, Arabako Lautadako eta Gipuzkoako Goierriko hainbat talde biltzen ditu, eta Endika Zinkunegi bertako kidea da. Lanean dihardu buru-belarri zaborren arazoa konpontzeko.

Errauste plantarik ez bada, zer proposatzen duzue Nafarroarako? Maitane

Guk kontsumo orekatu baten alde eta hondakinen berrerabiltzearen zein birziklatzearen aldeko aldarria egiten dugu. Gure helburua zaborrik ez sortzea da: zero zabor. Erraustea ez dugu inondik inora egoki jotzen, kontuan izanda zer-nolako lana dugun egiteke kontzientziazioan, berrerabiltze eta birziklatzean. Gure proposamena da bide guztiak aztertzea eta egokiena aukeratzea.

Zein uste duzu dela hondakinak erraustearen alderik okerrena? Gastu asko sortzen al ditu? Arkaitz Arrospide

Gure osasunean eta gu zati garen izadian eragiten ari garena. Errauste planta oso garestia da, eta hondakinak erraustu bainoago, zabaldu egiten ditu. Azterketa asko daude errausteak gure osasunean izugarrizko kalteak eragiten dituela frogatzen dutenak, eta horrek, era berean, Gizarte Segurantzan izugarrizko gastuak sortzen ditu.

Zein ekintza dituzue pentsatuta hemendik aurrera? Iza

Jendea eta jendartea, oro har, ahal dugun gehien kontzientziatzen eta mugiarazten segitu nahi dugu, astakeria hau denon artean berandu baino lehen geratzeko. Horretarako, ahal dugun toki guztietan egongo gara arazoa sozializatzen: hitzaldiak, dokumental emanaldiak, formazio saioak, tailerrak,irteerak, jaialdiak... antolatuko ditugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.