azpiegiturak

Erraustegiaren aurkako oposizioa isiltzea egotzi diote Gipuzkoako Diputazioari

2010eko maiatzaren 4a
19:14
Entzun 00:00:0000:00:00
Usurbilgo Paktuko alderdiek, sindikatuek eta talde-ekologistek Zubietako erraustegiaren aurkako oposizioa "indargabetzen" saiatzea egotzi diote Gipuzkoako Diputazioari. Hernani eta Oiartzunen atez ateko bilketen "arrakasta oztoparatzea" ere salatu dute. Esan dute gipuzkoarrak ez daudela erraustegiaren alde eta diputazioak "zakarrontzira bota" dituela jaso dituzten 35.000 ukatze-sinadurak.

Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak esan du Diputazioak ez duela onartzen gipuzkoarren borondatea, "herritarrak bide batetik doaz eta instituzioak beste aldetik". Azpimarratu du Diputazioak "atzerabueltarik ez dagoela sinestarazi" nahi diola herritarrei, baina "gure airea zabortegi ez bihurtzeko denbora asko" dagoela.

Aurreko ostegunean Eusko Jaurlaritzak ingurumen baimena eman zion Zubietako erraustegiari, eta laister hasiko dira eraikitzeko lanekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.