Irudia. Donostia

ERRAZKINEK HARTU DU KARGUA

2012ko uztailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gipuzkoako Ingurumen diputatu kargua hartu zuen atzo Iñaki Errazkinek. EAJk, PSE-EEk eta PPk hilaren 6an kendu zuten kargutik, zentsura mozio bidez, aurreko diputatua: Juan Carlos Alduntzin. Hondakinen auziagatik kargugabetu zuten. Alduntzinen lana goraipatu zuen Errazkinek atzo, eta bide beretik jarraituko duela berretsi zuen. Lan egiteko gogotsu dago: «Ahalik eta parte hartze eta adostasun handienarekin, gure programarekin jarraituko dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!