«PSOEk eta PPk Bilduren ilegalizazioaren bidez gobernatu nahi dute, eta ez botoei esker, eta horrela Eusko Jaurlaritzan ezarritako formula udaletara eta aldundietara zabaldu», adierazi du Gipuzkoako diputatu nagusi eta kargu horretarako EAJko hautagai Markel Olanok. «Gonbita egiten diet egoera hau onartzen ez duten guztiei batzera, fronte hau geldiarazteko». Olanoren iritziz, estatuak «errotik aldatu nahi du herri honen borondatea». Horregatik, euskal erakundeak «berreskuratu» behar direla iritzi dio: «Horretarako, Euskal Herriak herri estrategia bakarra behar du, alderdi politikoetatik haratago eraman behar dena».
«Bildu ETAren estrategia dela esatea gezur hutsa da, eta demokraziaren aurkako ekintza», EB-Berdeetako Lehendakaritzako bozeramailearen ustez. «Patxi Lopezi eskatzen diogu Zapatero eta Rubalcabari eska diezaien Bilduren hautagaitzen aurkako inpugnazioen bidea eten dezaten, EA eta Alternatiba alderdi politiko demokratikoak baitira, indarkeriaren erabilera gaitzesten eta bide soilik baketsu eta demokratikoen alde egiten baitute».
«Azken hamarkada honetako istorio berbera da; euskaldun guztiok erremediorik gabe jira-biran gabiltzan noria da hau», esan du Pello Gonzalezek, Hamaikabaten Gipuzkoako diputatugai nagusiak. «Bilduren zerrenden inpugnazioa beste eragozpen bat da Euskadira normaltasun politikoa iristeko, eta, gainera, betikoei kanpaina egitea da».
Erreakzioak. Markel Olano. Serafin Llamas. Pello Gonzalez. Gipuzkoako diputatu nagusia EBko Lehendakaritza bozeramailea. Hamaikabateko kidea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu