Erreakzioak

2012ko ekainaren 16a
00:00
Entzun

Jose Antonio Sarria

Nafarroako Enpresarien Konfederazioa

«Gaizki iruditzen zait haustura, Nafarroaren egoeran desegonkortasuna gehitzen baitu; biziki kezkatuta nago. UPN eta PSNren gobernuak aurrera jarraitzea nahiko nuke, uneotan elkar laguntzea behar baitugu, jakinda hartu behar diren neurri asko ez ditugula gustukoak izango».

Jose Maria Molinero

CCOOren Nafarroako idazkari nagusia

«Egonkortasuna behar dugu Nafarroan, eta, beraz, egoera hau konpontzea espero dutNafarroako arazo sozial eta ekonomikoei aurre egiteko. Herritarren interesean eta langileengan pentsatzea eskatzen dut. Krisi guztiak dira txarrak; ezegonkortasuna ez da ona».

Juan Goien

UGTren Nafarroako idazkari nagusia

«Erabat txarra da haustura, mesfidantza areagotzen baitu. Ikusiko da zer datorren orain, baina bozak aurreratuta ere antzeko jokalekua izango genuke. UPNk bakarka gobernatzeak, berriz, ez luke behar den egonkortasuna irudikatuko».

Enrique Maia

Iruñeko alkatea

«Erabat babesten dut Yolanda Barcinaren erabakia; seguru nago Nafarroarentzat onena dena pentsatuta aritu dela. Barcina izan da Nafarroaren gobernagarritasunagatik koalizioaren aldeko apustua sutsuen egin duena. Baina agerikoa zen arazoak zeudela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.