Erreakzioak

2011ko ekainaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Christophe Desprez

Giza Eskubideen Ligako Baionako burua

«Baliabide guztiak erabili dira, baina, halere, berrizhor gara berresteko ez gaudela alde.Erabakia politikoa denez, beha gaude Frantziako eta Espainiako gobernuek ardura politikoak har ditzaten».

Miren Legorburu

Ezker abertzaleko kidea

«Aurorek erakusten duen ausardiari erantzuten ari zaio herria. Dei egin behar zaie estatu espainolari eta frantsesari, esateko aski dela. Aro berri honetan, errepresioa eten behar dute».

Martine Bisauta

Baionako hautetsia

«Jean Grenet Baionako auzapeza eta diputatua Kortsikan da, baina duela zenbait hilabete Aurore Martin eta Xabi Larralde errezibitu zituen, eta gutun bat bidali zuen, euroagindua kritikatuz».

Daniel Romestant

Alderdi Komunistako ordezkaria

«Sarkozy boterean deno, mobilizazioak du bakarrik balio. Euskaldunak tradizionalki sostengatzen dituztenetatik at, sindikatu, alderdi eta elkarte, denek bildu behar dugu, askatasun arazo bat delako».

Alain Iriart

Hiriburuko auzapeza, kontseilari nagusia

«Hautetsiek bat egin behar dute, errateko hori ez dela onartzen ahal. Legea ez da horretako egina izan. Egoera ikertu behar dute bai gobernuek, baita Europako diputatuek ere, eta ez dute kanporatu behar».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.