ERREAKZIOAK

2023ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
«Oso positibotzat jotzen dugu Nafarroako Parlamentuko taldeak ados egotea torturaren biktimentzako errekonozimenduaren eta erreparazioaren beharrarekin. Biktima guztiek, torturatuak barne, egia, justizia eta erreparaziorako duten eskubidearen inguruan adostasunak lortzeko egindako lanaren emaitza da txostenak jaso duen harrera ona».
Foro Sozial Iraunkorra

«ESK-k oso positibotzat jotzen du erakundeek ikerketa horiek bultzatu eta babestea, guztion artean bakearen eta adiskidetzearen bidea eraikitzen eta aurrera egiten jarraitzeko. Torturak jasan dituztenentzat ezinbestekoa da gertatutakoa esplizituki aitortzea, eta erakundeek ezin dute beste alde batera begiratzen jarraitu».
ESK

«ELAk ezinbestekotzat jotzen du torturak eta tratu txarrak ikertzen, aitortzen eta biktimak erreparatzen jarraitzea. Prozesu horrek neurriak hartu behar ditu torturak ez errepikatzeko eta zigorgabetasun egoerak gainditzeko».
ELA

«Steilasek oso positibotzat jo du erakundeek ikerketa horiek bultzatu eta babestea, denon artean bakea eta adiskidetzea lortzeko bidean aurrera egiteko».
Steilas
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.