Erreakzioak

2012ko azaroaren 30a
10:04
Entzun

AEB (kontra bozkatu du): "Palestina NBEko estatu behatzaile gisa aitortzea ez da erabaki ona Ekialde Hurbileko bake prozesuarentzat. Palestinarren eta israeldarren arteko zuzeneko negoziazioak behar dira bi estatuak elkarren ondoan modu demokratikoan bizitzeko".

Errusia (alde): "NBEren erabakiak palestinarren eta israeldarren artean elkarrizketa eraikitzailea izatea ahalbidetuko du. Ea Israel ohartzen den nazioartea Ekialde Hurbileko gatazkarekin nazkatuta dagoela". 

Frantzia (alde): "Erabaki hau ez da nahikoa bakea lortzeko. Palestinari eta Israeli negoziazioak lehenbailehen hasteko dei egiten diegu. Guk bi herrialdeak bakean eta segurtasunean bizi daitezen nahi dugu, eta horregatik bozkatu dugu baiezkoa".

Alemania (abstentzioa): "Bozketako emaitzaren ondorioz bake negoziazio zuzenek ahal den azkarren hasi behar dute, elkarrekin lortzeko konponbide justua".

Espainia (alde): "Israelen eta Palestinaren artean bake justu eta iraunkorra izatearen aldeko konpromiso irmoa dugu. Palestinako estatu independente, demokratiko eta bideragarria sortzea erabakigarria litzateke gatazka konpontzeko, eta Israeleko segurtasun eta ongizaterako mesedegarria izango da".

Brasil (alde): "Palestinari zorionak NBEko estatu behatzaile izatea lortu duelako. Israelek eta biek berehala hasi behar dituzte elkarrizketak. Bi estatu izatea da bakearen oinarria".

Vatikanoa: "Atsegin handiz hartu dugu NBEren erabakia. Gainera, Jerusalemi nazioarteko estatus berezi eta bermatua emateko aukera ona da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.