TV3 Kataluniako telebista publikoan elkarrizketa egin diote Carod-Rovirari. Adierazi du, ERC indartu egin dela hauteskunde prozesu berri bati ekiteko eta politikaren ikuspegia ERC berriaren esku egongo dela.
Generalitateko presidente Pasqual Maragallek du azken hitza. Hark iragarri zuen atzo ERC hiruko gobernuan egoteak Estatutua onartzea nolabait trabatzen badu «neurriak» hartuko dituela.
CiUko buru Artur Masek, berriz, hirukoaren jarraipena eta erreferenduma nahastea estatutuarentzat kaltegarria izan zitekeela esan zion Maragalli eta, beraz, horrelakorik ez egiteko. Hauteskundeetako egutegia argitzeko ere eskatu zion Generalitareko presidenteari.
Era berean, CiUko buruaren ustez Generalitateak batuta eskatu behar du baiezkoa estatutuaren erreferendumean. Helburu hori lortzeko zer egingo duen pentsa dezala esan dio Masek Maragalli.
Kataluniako Estatutua