Urriaren 1eko erreferenduma dela-eta, foku guztiak Kataluniara begira daude. Espainia gogor ari da jotzen tresna juridiko zein polizialekin, eta Kataluniak desobedientzia abiatu du.
Hori guztia Euskal Herriko begiradarekin aztertu dute BERRIAren webguneko mahai inguruan Olaizolak, Intxauspek eta Alvarez Molesek. Alkateen aferaz aritu dira hiru mahaikideak, parte-hartze datu minimoez, beldurraren eraginaz, herritarren konpromisoaz...