gabonak

Errege Magoekin, besoak zabalduta Barcina

Iruñeko alkateak Frantziako atea irekiko die Alde Zaharrean sartzeko, eta ondoren berak hartuko ditu Udaletxe Plazan. Ez du horrelako jarrerarik Olentzerorekin.

2011ko urtarrilaren 4a
18:14
Entzun
Olentzerori trabak, isunak... Errege Magoei, aldiz, harrera goxoa, erraztasunak... Halako jarrera du Yolanda Barcina (UPN) Iruñeko alkateak haiekin. Bihar helduko dira Iruñera ere Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak, 16:00etan Magdalena paretik, eta Udaletxe Plazara iristean Barcinak berak hartuko ditu.

Neurri bereziak hartuko ditu alkateak biharko, Frantziako atea irekiko dielako Errege Magoei Alde Zaharrera sartzeko. 16:30ak aldera izango da hori. Garai bateko Iruñea harresidunak sei ate zeuzkan, eta hura zen haietako bat. Udalak salbuespen kasuetan baino ez du zabaltzen. Bihar berriro, Meltxor, Gaspar eta Baltasarrentzat.

Frantziako atetik igaro ostean, Carmen, Navarreria eta Mercaderes karriketatik Udaletxe Plazara joango dira Errege Magoak, eta arratsaldeko bostetan batuko dira alkatearekin. Kabalgata zazpietan hasiko da.

Barcinak aurten utziko du Iruñeko alkatetza -1999tik dago-. Izan ere, maiatzeko bozetan Nafarroako Gobernuko lehendakarigai izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.