Indarkeria matxista

Errenterian 19 urteko gizon bat atxilotu dute emakume bat bortxatzea egotzita

Gaur iluntzerako elkarretaratzeak antolatu dituzte, erasoa salatzeko.

2017ko urriaren 3a
08:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aurkeztutako salaketaren arabera, joan den asteazken gauean gertatu zen erasoa. Emakumea etxera sartzera zihoala, gizonezkoak atzeman eta bortxatu egin zuen. Ondoren, telefonoa kendu zion abisurik eman ez zezan. Ertzaintzak ikerketa zabaldu eta ordu gutxira atxilotu zuen emakumearen bikotekide ohia.

Gaur 19:30erako, elkarretaratzeak antolatu dituzte Aski da! Erasorik ez! lelopean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!