Euskal presoen senide eta hurbileko askok errepideetan orduak eta orduak ematen dituzte astero urruneko espetxeetan dauzkaten familiarteko eta lagunak bisitatzeko. Gaur ere errepideetan izan dira haietako asko euskal presoen eskubideen defentsarekin bat egiten duten ehunka lagunekin batera Etxerat elkarteak egindako deialdiari erantzunez. Baina gaurkoan, ibilgailuetan ordez, presoak Euskal Herrira ekartzeko eskatzen duten banderolak eskutan hartuta bide ertzeetan egon dira errepide sare nagusiko puntu ugaritan.Orotara, ehunka eta ehunka lagunek parte hartu dute 12:00etatik 13:00etara egin diren elkarretaratze horietan.
Sakabanaketa salatu, eta euskal presoek "beren eskubideen jabe"Euskal Herrian behar dutela aldarrikatu dute protesta horren bidez. Esan bezala, presoak Euskal Herriratzeko ikurra erakusten duten banderolak erakutsi dituzte parte hartzaile gehienek, baina hainbatek ikurrinak ere izan dituzte eskutan. Irteera operazioa izanik, ibilgailuen joan-etorria ohikoa baino handiagoa da gaur euskal errepideetan, eta, horrenbestez, gidari askoren arreta piztu dute protestan aritu direnek.
Bihar Loiolara (Azpeitia, Gipuzkoa) eramango ditu Etxerat-ek bere aldarrikapenak, Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakaria han izango dela-eta. Bihar zortzi, abuztuaren 8an, hondartzetan eginto dituzte elkarretaratzeak Etxerat-ekoek.
Presoak
Errepide ertzeetara eraman dute presoen sakabanaketaren salaketa
Ehunka eta ehunka lagunek parte hartu dute Etxerat-ek antolatuta eguerdian bide bazterretan egin diren elkarretaratzeetan. Presoen egoera "gero eta larriagoa" dela ohartarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu