Errezeta elektronikoa Deriora eta Abetxukura hedatuko dute

2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BILBO. E-rezeta, errezeta eletronikoa, Derio (Bizkaia) eta Abetxukura (Araba) zabalduko dute etzitik aurrera. Irailean, Rivabellosa, Bastida (Araba), Hondarribi, Oñati (Gipuzkoa), Lekeitio eta Ondarroan (Bizkaia) ere hasiko dira erabiltzen. Paperezko errezetak desagertuko dira errezeta elektronikoa zabaldu ahala. Ekinbidea prentsaurrekoan aurkeztu zuen atzo Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Agerraldian sartu ziren Osakidetzako hainbat langile, eta protesta egin zuten murrizketen kontra.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA