Altsasuko auzia

Erriberara iritsi da Altsasuko gazteen aldeko martxa

Eskualdeko hainbat herritako hautetsiekin hitz egiteko aukera izan dute, eta 500 lagun inguruk kalejira bat egin dute Tuteran.

Gurasoak lehen lerroan, Tuteran eginiko kalejiran. BERRIA
2018ko martxoaren 24a
08:41
Entzun

Larunbat honetan Erriberara iritsi da Altsasuko gazte auzipetuekin elkartasunez Nafarroan zehar egiten ari diren martxa. Goizean, Altsasutik irten dira 80 bat herritar 20 kotxetan banatuta, eta, Erriberako hainbat herritan izan dira. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, hango herritar ugariren babesa jaso dute eta zenbait hautetsirekin hitz egiteko aukera izan dute.

Tuteran, kalejira bat egin dute, 500 lagunek, gaiteroek eta txistulariek lagunduta, eta Foruen Enparantzan ekitaldia egin dute. Roberto Urra abeslariak egin du sarrera, eta tuterako gazte talde batek hartu du hitza, Altsasukoei elkartasuna eta babesa adierazteko.

Auzipetuen gurasoen izenean hitz egin du Edurne Goikoetxeak. Jasotako berotasun eta elkartasuna eskertu ditu, eta apirilean egitekoa den epaiketa dela-eta, kezkatuta agertu da. “Azpijokoz beteriko partida jolastera goazela badakigu, defentsarako aukerak emango ez dizkigutela badakigu”, salatu du. Ekitaldia amaitzeko, Enrike Zelaia akordeoilari altsasuarrak hainbat pieza jo ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.