euskal presoak

Erroman ekainean atxilotu zituzten hiru gazte independentistak Espainiaratu egingo dituzte

Artzai Santesteban, Fermin Martinez eta Zuriñe Gojenola atzemateko agindua Espainiako Auzitegi Nazionalak eman zuen, Segirekin lotuta.

2010eko irailaren 8a
16:10
Entzun
Artzai Santesteban (Iruñea, 1984), Fermin Martinez (Iruñea, 1981) eta Zuriñe Gojenola (Lekeitio, 1983), ekainaren 10ean Erroman atxilotu zituzten gazte independentistak Espainiaratu egingo ditu Italiak, gaur epaileak erabaki duenez.

Euren aurkako jazarpena salatzeko Erroman agerraldi bat egitekoak zirenean atzeman zituzten. Santesteban eta Martinez Regina Coeli kartzelan dauzkate, Gojenola Rebibbian. Italiak hamar eguneko epea du Espainiaren esku uzteko.

Espainiako Auzitegi Nazionalak haiek atzemateko agindua emana zuen, iaz Segi legez kanpoko gazte erakundearen aurka egindako operazioarekin lotuta. Ekaineko atxiloketen ondoren, Italiako epaileak informazio gehiago eskatu zion Espainiako auzitegiari, honek aurrez bidalitakoa ez zitzaiolako nahikoa iruditu. Hala ere, Santesteban, Martinez eta Gojenolak espetxean jarritu behar zutela erabaki zuen. Auzitegi Nazionalak Italiari txostenen bidez esan dio "ETAren menpeko erakunde terrorista" dela Segi.

Espainiako Justiziaren ustez, gazteok Segiren komunikazio arduradun ziren eta kale erasoen dinamizatzaile lanak egiten zituzten.

Italian hainbat elkartasun ekimen egin dituzte gazteen askatasuna aldarrikatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.