Ezbeharra

Erromes bat hil da, Orreaga inguruan 18 orduz galduta ibili ondoren

Elurretan etzanda, larri, aurkitu zuten suhiltzaileek gizonezkoa, Londreskoa. Iruñeko Nafarroako Ospitalera bizirik iritsi zen, baina han hil egin zen. Inguru berean beste erromes bat aurkitu zuten ordu batzuk lehenago. Italiarra da, eta osatzen ari da Bideko Amaren erietxean.

2007ko apirilaren 5a
18:48
Entzun
Donejakue bidean erromes zebilen gizonezko bat hil zen atzo Nafarroako Ospitalean, Orreaga inguruan elurretan 18 orduz galduta ibili, eta erietxera osasun egoera larrian iritsi ondren.

Aurizko suhiltzaileekl aurkitu zuten erromesa, Ortzanzurieta inguruan. Beste bi erromes italiarrek eman zieten haren berri. Izan ere, astearte iluntzean bi erromes italiar horiek britainiarrarekin topatu ziren, Donibane Garazitik Luzaiderako bidea egiten ari zirela. Gero, lainu itsuaren ondorioz, galdu egin zuten, ordea, eta Aurizko suhiltzaileengana jo zuten horren berri ematera.

Bi erromes itailiarrek kontatutakoarekin galdutakoa non egon zitekeen pentsatu zuten suhiltzaileek, eta haren bila abiatu. Elur artean bi ordu eta erdiko ibilaldia egin ostean aurkitu zuten, atzo arratsaldeko hiruretan, lurrean, elurretan. Helikoptero bat eskatu zuten, baina elur handia ari zuenez, ezin izan zuten bidali. Ondorioz, eskuz, ohatila batean, eraman zuten erromesa Auritz ingururaino. Bidean zirela bihotza eta arnasa geratu zizaizkion, baina suspertzea lortu zuten suhiltzialeek eta haiei laguntzera joandako guardia zibil eta foruzainek. Hala, anbulantzia batera iristea lortu eta Iruñeko Nafarroako Ospitalera eraman zuten oso larri erromesa. Bizirik iritsi zen erietxera, baina han hil egin zen.

Britainiar hori ez ezik, beste erromes bat —italiarra hura ere— erreskatatu behar izan zuten atzo Aurizko suhiltzaileek, inguru bertsuan, hura ere elurretan galduta. Kasu horretan, erromesak berak deitu zien suhiltzaileei eskuko telefonoaren bidez galduta zegoela esanez. Iruñeko Bideko Amaren ospitalera eraman zuten, hipotermiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.