euskal herria

Erronkaribarreko 11 lagun auzipetu dituzte, faxismoaren aurkako protesta batengatik

Maiatzean Hispania Verde "eskuin muturreko taldeak" elkarretaratzea egin zuen, eta horri erantzuteko, bilkura egin zuten Erronkariko eta ibarreko beste herri batzuetako 200 bat herritarrek. "Oinarrizko eskubideak urratzea" egotzi diete.

Gaur egindako elkarretaratzea, faxismoaren kontrako protestan parte hartu zutenei babesa emateko. BERRIA
2014ko urriaren 18a
14:47
Entzun

Erronkariko eta ibarreko hainbat herritar eta hautetsik babesa adierazi diete faxismoaren kontrako protestaren harira auzipetu dituzten lagunei. 11 dira auzipetuak, eta guztira 17.000 eurotik gorako isunak ezarri dizkiete. 11 auzipetuek deklaratu dute dagoeneko.

Salatu dutenez, Hispania Verde "talde ultraeskuindarrak" elkarretaratzea egin izana "probokazio hutsa" izan zen. Nabarmendu dute elkarretaratzearen helburua "protesta baketsu, irudimentsu eta zaratatsu bat" egitea zela, "Nafarroatik kanpokoa den talde horren etorrera deitoratzeko". Pankartak, txilibituak, bozinak eta abar erabili zituzten. Hona hemen protestaren bideoa (Sare Antifaxista): 

[youtube]http://youtu.be/aJ5gIl8HIts[/youtube]

Haien arabera, kontzentrazioa bukatutakoan "20 faxista" agertu ziren, jarrera "harroputz eta iraingarriarekin". Tentsioak gora egitearen ondorioz, Guardia Zibilak esku hartu zuela gogoratu dute.  Salatu dutenez, gobernu ordezkaritzaren eta Guardia Zibilaren jarduna "neurriz kanpokoa, bidegabea, indiskriminatua eta arbitrarioa" izan zen.

"Bi lagunek trafikoko isunak jaso zituzten ustez ausarkeriaz gidatzeagatik eta guardia baten bizitza arriskuan jartzeagatik. Lau hilabete geroago, irailean, 11 lagunek zitazioak jaso dituzte auzipetu gisa deklaratzeko", jakinarazi dute. Isunak ere ezarri dizkiete: 500 eta 1.500 euro arteko 25 isun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.