Guardia Zibilak ertzain ohi bat -gizonezkoa- atxilotu zuen atzo Castron (Kantabria, Espainia), bikotekide izandakoa hil nahi zuela egotzita. Emakumeak berak eman zuen abisua, eta zioen gizonezkoa labanarekin hiltzen saiatu zela.
Ustezko erasotzailea handik gutxira atzeman zuten. Ukatu egin zuen halakorik egiten ahalegindu zela.
Hasieran zabaldu da oraindik ere ertzaina dela, eta bajan dela. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eguerdian jakinarazi du 2007an utzi zuela Ertzaintzak. L.O.Z.-k 44 urte ditu eta Mungiakoa (Bizkaia) da.
Gizonezkoak lehendik ere baditu bere aurkako salaketak tratu txarrak eragitea leporatuta. Emakumearen aurkako salaketa ere ezarri zuen gizonezkoak tratu txarrengatik. Biei elkarrekiko urruntze agindua jarria die epaileak.
Emakumeen aurkako indarkeria