Irunberri Andoaingo herriko tabernan sartu dira gaur goizean ertzainak, euskal presoen argazkiak kentzera. Ostatua ireki bezain pronto sartu dira, hamaiketan. Jon Lizarralde Tripas ETAko militante zenaren argazkia ere erretiratu dute -duela urte batzuk hil egin zuten etakidea-.
Ertzainek, halaber, hiru lagun identifikatu dituzte: Irunberriko tabernaria, han zen lagun bat eta argazkiak ateratzen ari zen pertsona bat.
euskal presoak