BILBO. Atzo 04:00ak aldera eman zuen abisua SOS Deiak Eusko Jaurlaritzaren larrialdi zerbitzuak: pertsona baten bila ari ziren uretan, Bilboko itsasadarrean, San Inazio auzoaren eta Zorrotzaurre ibarraren artean. Bi ordu geroago topatu zuten gorpua: 22 urteko gazte batena zen; itota hil zen.
Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, hildakoa auto batzuetan lapurtzen saiatzen harrapatu zuten ertzainek, eta, bere burua inguratuta ikusi zuenean, itsasadarrera egin zuen salto.
Azaldu dutenez, ertzainek eman zieten abisua larrialdi zerbitzuei, eta Bilboko suhiltzaileek eta Gurutze Gorriak aurkitu zuten hilotz. Gaztearen gorpua Bilboko auzitegiko patologiako zerbitzura eraman zuten, eta Ertzaintza heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da.
Ertzainengandik ihesi zihoan 22 urteko gazte bat hil da Bilbon
Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, lapurretan harrapatu dute, eta itsasadarrera egin du jauzi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu