Ertzaintzak gaur Bilbon AHTren kontrako okupazio batean hainbat pertsona atxilotu ditu, 'gara.net'-ek jakinarazi duenez. Hamabost lagunek egin dute okupazioa, eta ertzainek haietatik hamar inguru atzeman dituzte.
Okupazioa Renferen estazioan Adif enpresak dituen bulegoetan egin dute goizeko hamaiketan -trenbideen azpiegituretan lanean jarduten duen enpresa da-, eta AHTren kontrakoek esan dute "sinbolikoa eta baketsua" izan dela.
AHT