Atxiloketa

Ertzaintzak Alberto Marin atxilotu du Bilbon, kale eraso bat egotzita

Deustuko banku baten bulegoan etxean egindako lehergailu bat jartzea leporatzen diote. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotu dute 31 urteko gaztea.

2010eko apirilaren 20a
09:50
Entzun
Bilboko Bailen kalean, bere etxean, atxilotu du bart goizaldean Ertzaintzak Alberto Marin Etxebarria. Gaztea atxilotu eta etxebizitza miatu dute. Ondoren, beste etxebizitza bat ere miatu dute Bilboko Alde Zaharrean; polizia iturrien arabera, atxilotuak erabiltzen zuen hura ere. Goizeko zortzietan miaketa hori egiten jarraitzen zuten.

Iazko otsailaren 26an Deustuko banku batean etxean egindako lehergailua jartzea leporatzen diote Marini. Polizia iturrien arabera, suziri batekin egina legoke lehergailu hura, eta huts baten ondorioz, ez zen zartatu. Aipatutako iturriek azaldu dutenez, Marinen ADN arrastoak aurkitu dituzte lehergailuan eta horregatik atxilotu dute.

Alberto Marin Etxebarria espetxean egon zen 2002tik 2006ra, 2000. urtean Bergarako (Gipuzkoa) banku baten kontrako erasoan parte hartu zuelakoan.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velasco ari da gaurko atxiloketa eta miaketak gidatzen, eta polizia iturriek ez dute baztertzen sarekada zabaldu eta jende gehiago atxilotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.