Atxiloketak

Ertzaintzak asteartean atxilotutako bortz lagunek bihar deklaratuko dute epailearen aitzinean

Ibon Iparragirrek, Jabier Zubizarretak, Jon Iñaki Esnaolak, Xeber Uribek eta Asier Badiolak inkomunikatuta jarraitzen dute.

2010eko urtarrilaren 29a
18:57
Entzun
Ertzaintzak joan den asteartean Ondarroan (Bizkaia), Mutrikun eta Deban (Gipuzkoa) atxilotu zituen bortz lagunek bihar deklaratuko dute Eloy Velasco epailearen aitzinean, Efe berri agentzia espainiarrak iturri juridikoak aipatuz jakinarazi duenez. Ibon Iparragirre, Jabier Zubizarreta, Jon Iñaki Esnaola, Xeber Uribe eta Asier Badiola inkomunikatuta daude. ETAren talde bat osatzea leporatzen die Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.

Inkomunikatuta egonda jasan dezaketen tratuagatik kezkatuta, atxilotuen senideek izendatutako abokatuek torturak saihesteko neurriak har zitzala eskatu zioten Velasco epaileari. Hark, ordea, ez die jaramonik egin, abokatu horiek halako eskakizuna egiteko ahalmenik ez dutela argudiatuta.

Polizia operazio berean atzo atxilotu zituzten Urtza Alkortak eta Zunbeltz Bedialaunetak Ertzaintzaren esku inkomunikatuta segitzen dute.

Bertzalde, Herrizaingo Sailak adierazi du "lehergailuak egiteko gai ezberdinak" biltzen dituen zulo bat aurkitu duela Ertzaintzak gaur goizean, Ondarroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.