EAJ

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu EAJk Gasteizen egindako mitinean

Poliziek dokumentazioa eskatu diete, eta, identifikatzeari uko egin diotenez, ertzainek atxilotu egin dituzte agenteen aurkako atentatua eta desobedientzia larria egotzita.

 Imanol Pradales Eusko Alderdi Jeltzaleko lehendakarigaia, Gasteizen ostegun honetan egindako mitinean. ADRIAN RUIZ HIERRO / EFE
Imanol Pradales Eusko Alderdi Jeltzaleko lehendakarigaia, Gasteizen ostegun honetan egindako mitinean. ADRIAN RUIZ HIERRO / EFE
pettan uralde
2024ko apirilaren 19a
09:00
Entzun

64 eta 24 urteko bi pertsona atxilotu zituzten atzo arratsaldean Gasteizen, EAJren mitinean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertakariak arratsaldeko zortzi eta erdiak aldera izan ziren. Bi gizon Gasteizko Probintzia plazan zeuden, EAJren hauteskunde kanpainako ekitaldi batean, eta lanean ari ziren ertzainek susmagarritzat jo zituzten. Gertakariaren unean, Andoni Ortuzar bere hitzaldia ematen ari zen, eta kaleko jantzitako zenbait agentek atxilotu egin zituzten bi gizonezkoak.

Mitinerako mugatutako eremutik kanpo zeuden biak, eta inguruan inork ez zuen ezer arrarorik sumatu. Baina zenbait agente mitina zaintzen ari ziren kaleko jantzian, eta identifikatzeko eskatu zieten, eta haiek uko egin zioten identifikatzeari. Bietako batek eraso egin zien hiru agenteri. Hori dela eta, biak atxilotu zituzten, agenteen aurkako atentatua egotzita bata eta desobedientzia larria egotzita bestea.

Eusko Jaurlaritzak segurtasuna handitu du mitinetan, asteartean Barakaldon Imanol Pradales EAJko lehendakarigaiari egindako erasoaren ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.