Ez da izan haustekunde egun normala gaurkoa, D3Mren eta Askatasunaren zerrendak baliogabe utzi zituelako Espainiako Auzitegi Konstituzionalak eta hori nabaritu da. Euskal herritar ugari D3Mren boto paperekin ibili dira, hautes-tokietan "demokrazia" aldarrikatzen ere bai, eta Ertzaintzak bost lagun atxilotu ditu, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan duenez.
Goizean goiz atxilotu du haietako bat, Donostian, Egia auzoan. Gero aske utzi du. Urnietan (Gipuzkoa) atzeman du beste bat -utzi dute aske- eta hiru Donostian -bat Aieten-. D3Mren boto paperak beste alderdienekin batera jartzea egotzi die Poliziak. Beste 60 bat lagun identifikatu egin ditu, arrazoi beragatik.
Azpeitian (Gipuzkoa) PSE-EEko kideak D3Mko boto paperak erretiratzen aritu dira, hautes-mahaietako presidenteei mehatxu eginez, paper horiek hautes-lekuetan egoten uzten badute parte sartu dutela esanez.
Goizean hainbat tokitan botoa emateko eraikinen ateak silikonekin zeuden, baina Ertzaintzak segituan konpondu du arazoa.
Eusko LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK