Ertzaintzak ETAri egotzi dio Bilboko telebista hedagailu baten kontrako erasoa

Atzo gauean izan zen eztanda, Arnotegi mendian, eta "kalte garrantzitsuak" eragin zituen. Sei eta zortzi kilo arteko amonalez osatua zegoen lehergailua.

2008ko azaroaren 21a
16:10
Entzun
Efe berri agentziaren arabera, Ertzaintzak ETAri egotzi dio atzo gauean Bilboko telebista hedagailu baten kontra gertatu zen erasoa. Arnotegi mendian izan zen ekintza, eta "kalte garrantzitsuak" eragin zituen, Ertzaintzak dioenez. Gaur hasiera batean kale erasotzat jo du iturri beraiek.

Ertzainak atzo hara joan zirenean, hedagailuaren inguruko hesia hautsia zegoela ikusi zuten, baina gaur goizean aritu dira ingurua hobeto ikuskatzen, egun argiz. Lehergailu baten aztarnak topatu dituztela jakinarazi dute. Sei eta zortzi kilo arteko amonalez osatua zegoen bonba.

Atzo han inguruan bertan, 21:40an, Super-Sur saihesbideko lanetan kontrolatutako leherketa bat izan zen, eta Ertzaintzak hasieran pentsatu zuen eztanda hori baizik ez zela gertatu. Gaur frogatu dute beste leherketa ere izan zela, eta antzeko orduan izango zela pentsatzen dute.

Saihesbideko lanetako eztandaren zarata Bilboko parte askotan entzun ahal izan zen, eta, aldi berean, telebista emisioa ere galdu zen.

Joan den otsailaren 23an ETAk Arnotegiko telebista hedagailuaren aurkako atentatua egin zuen.

Bilboko Udalak salatu egin du atzoko erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.