Ertzaintzak gizon bat atxilotu du andre bati autobusean sexu erasoa egitea egotzita

Gasteiz eta Ermua lotzen dituen autobusean emakume bati ukituak egitea leporatu diote.

Sexu erasoen aurkako elkarretaratze bat. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Sexu erasoen aurkako elkarretaratze bat. OSKAR MATXIN EDESA/ FOKU
edurne begiristain
2024ko abuztuaren 1a
13:18
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du emakume bati autobusean sexu eraso bat egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Gasteiz eta Ermua (Bizkaia) lotzen dituen autobusean izan zen erasoa, asteazkenean. Gizonezkoa emakumearen ondoan eseri, eta ukituak egiten hasi zitzaion, harik eta ondoan zegoen beste bidaiari batek gertatutakoa ikusi eta kargu hartu zion arte.

Autobusa Arrasaten (Gipuzkoa) gelditu zenean, erasotzailea ihesi joan zen, eta gidariak Ertzaintzari deitu zion. Iluntzean atxilotu zuen Poliziak, Arrasaten bertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.