Gizartea

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Getarian, 250etik gora kalamu landare zituelako

Droga trafikoa leporatzen diote. Ertzaintzarena arabera, bere baserriko lurretan zituen landareak.

2010eko apirilaren 24a
15:44
Entzun
41 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean Getarian (Gipuzkoa), bere baserriko lurretan 250etik gora kalamu landare aurkitu zituztenez droga trafikoa egotzita.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, iragan apirilaren 4an hasi zuen Ertzaintzak ikerketa. Izan ere, bere astialdi denboran Getaria inguruetan itzuli bat egiten ari zen ertzain bati iruditu zitzaion baserri baten hurbileko negutegi batean kalamu landare ugari zeudela. Ikerketa abiatu zuten orduan, eta negutegia hurbilagotik aztertuta kalamu landaketa zegoela ikusi zuten.

Baserria eta negutegia norena zen argitu ondoren, jabea atzo goizean atxilotu zuten. Ondoren, negutegia eta baserria miatu zituzten, eta Herrizaingo Sailaren arabera, 105 kalamu landare aurkitu zituzten egutegian; baserri barruan, berriz, beste 162, lehortze prozesuan jarrita. Guztira 267.

Atxilotuari Azpeitiko Auzitegian hartu zioten atzo deklarazioa, eta behin-behinean aske utzi zuten, baina karguekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.