Erraustegia

Ertzaintzak indarrez geldiarazi du erraustegiaren aurkako martxa

Iraultza Txikien Akanpadaren amaieran omenaldia egin diete hura geldiarazi zutenei.

jarraia157030.jpg
2018ko irailaren 23a
12:45
Entzun

Zubietako plazan bildu dira. Han zeuden ostiralaz geroztik Iraultza Txikien Akanpadako kideak, eta, hain zuzen ere, haren amaiera gisa zuten deitua manifestazioa. Aurrez, hala ere, omenaldia egin diete erraustegiaren lanak geldiarazi zituztenei. 

Ondoren, zuriz jantzita abiatu dira manifestariak mendian gora. Asko izan dira herritarrekin bat egin dutenak. "Errausketarik ez" oihuak izan dira nagusi bidean. 

Erraustegia eraikitzen ari diren eremura heldu direnerako, ordea, Ertzaintza zain zeukaten. Segurtasun Indarrek ez diete utzi manifestariei lanak egiten ari diren eremura sartzen, eta, haiek segitzeko ahalegina egin dutenean, indarrez egin diete aurre. Dena grabatzen ari zen kazetari bati kamera kentzen ere ahalegindu dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.